Gaurko saioa lehenengoa izan da, irakasleak
bere buruaren eta irakasgaiaren aurkezpena egin du. Ikasgaia nolakoa den azaldu
digu eta IKTak zer diren ezagutu dut. Egin
behar diren lanak eta ebaluazio irizpideak nolakoak izango diren esan digu.
Honez gain, blog bat sortu behar dugu, hau ebaluaziorako ezinbesteko tresna
izango da, Eguneroko hausnarketak egiteko eta jarduerak igotzeko erabili behar
dugu. Lehenengo momentuan oso zaila izango zela pentsatu dut. Espero dut
entretenigarria eta motibagarria izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario