jueves, 30 de octubre de 2014

3. SAIO TEORIKOA. URRIAK 30

Saio honetan, bideo bat ikusi dugu. Irakasleak Maria Acasoren “Visiones disruptivas de la educación” bideo jarri digu.  Bertan, Maria agertzen da hezkuntza disruptiboari buruz hitz egiten eta bere iritzia ematen. Horretaz aparte klaseak emateko beste bost puntu nabarmen azaldu ditu:  Boterea,   denbora eta lekua, ikusezina,  informazioa eta zagutza

Hitzaldia bukatzeko, Maríak hiru galdera proposatzen ditu irakaskuntzan gaudenontzat

1. Irakaskuntza prozesuaren inguruan maiztasunarekin hausnartzen al duzu?

2 . Metodologia berritatzaileak erabiltzen al dituzu? Zeintzuk?

3. Metodologien inguruan hausnartzen al duzu? Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez erabakitakoak dira ala zuk iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?

Bukatzeko irakasleak egin behar dugu lana berria azaldu digu. Horretarako 4ko taldeetan jarri digu. Azalpena bukatu eta gero taldean bildu gara eta lana antolatzen hasi gara.

Nire taldekideak Itziar, Markel eta Eider dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario