viernes, 31 de octubre de 2014

TESTUAREN SINTESIA

Aurreko astean IKT-ak hezkuntzan duten eragina edo  paperaren artikulua irakurri genuen.

Hau da testuaren sintesia:

Gaur egungo gizartean teknologiak asko erabiltzen dira, hori dela eta, haurrek gero eta lehenago hasten dira teknologia erabiltzen. Teknologiaren izugarrizko aurrerapenagatik, gero eta digitalizatuagoak gaude. Baina kontu hau hezkuntzan ez da gertatzen.  Eskola ez da gizartearen erritmo berdinarekin garatu. Hezkuntzan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, IKT-ak gutxitan edo txarto erabiltzen dira. Batzuetan baliabiderik ez daudelako edo irakasleek prestatuak ez daudelako. Hau bultzatzeko, hezkuntza sistema berriztatu beharko zen. Klasetik kanpo izugarrizko aurrerapena gertatu da azken urteetan, eta hezkuntzan berdina gertatu beharko zen. Gainera teknologia eta teknika berriak erabiltzeak ikasleen motibazioa eta interesa piztuko zuen.


Proposatutako galderak:

1- Zergatik hezkuntzan IKT-ak gutxi erabiltzen dira?

2- Zer da zulo digitala?

Hitz gakoak:

- Teknologia
- Hezkuntza
Alfabetatze digitala
- Informazioa
- Berriztatzea


No hay comentarios:

Publicar un comentario